Mundua -

Somalian

Hies gaixoei eraso suizidak egiteko dei egin die talde islamiar batek

Mezu batean, Al Shababeko buruzagi batek hauxe esan die: "Zuek, hiesaren biktimek, ez duzue etorkizunik eta heriotzaren zain zaudete. Heriotzaren korridorean zigortuta zaudeten presoak zarete".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Muqdishoko Gobernua kentzeko "etorkizunik gabeko" hies gaixoei eraso suizidak egitea eskatu die Al Shabab milizia erradikal islamiarrak. Dagoeneko 25 eguneko iraupena dute borrokek Muqdishon, eta hiri fantasma bihurtu dute.

Gaur webgunean zabaldutako mezu batean Al Shababeko buruzagi batek azaldu duenez, "Zuek, hiesaren biktimek, ez duzue etorkizunik eta heriotza itxaroten ari zarete. Heriotzaren gelan zigortuta zaudeten presoak zarete". Al Shabab Al Kaidarekin lotura duen erakundea da.

Horregatik, "zuen denbora erabili eta gurekin etorri, eta eraso suizidak egiteko prestatuko zaituztegu", Somaliako Gobernua eta Afrikako Batasunaren tropak kanporatzeko.

"Paradisura joango zarete, Jainkoaren bedeinkapena jasoko duzue eta ohorez hilko zarete", adierazi du Al Shababeko bozermaileak. Erakunde horrek, atzerriko ehunka borrokalariren laguntzarekin (Al Kaida), Somaliako Gobernua kendu eta estatu musulman erradikal bat sortu nahi du.

Al Shababen 25 eguneko erasoaldian gutxienez 240 lagun hil eta 500 bat zauritu dira. Horrez gain, milaka lagunek ihes egin behar izan dute eta hiriko kaleak hutsik geratu dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea