Mundua -
Atentatu suizida
Gutxienez 12 pertsona hil dira Ipar Osetian jazotako eztanda batean
Baliteke leherketa jazo den merkatuan eta hiriko beste puntu batzuetan ere lehergailu gehiago egota.
Erredakzioa
Gutxienez 12 pertsona hil dira eta 80 baino gehiago zauritu gaur Vladikavkaz hiriko (Ipar Osetia) merkatuan bonba-auto batek eztanda eginda, Poliziaren azken balantzearen arabera.
Taimuraz Mamsurov errepublikako presidenteak baieztatu egin du atentatu suizida izan dela:&' || 'nbsp;"Esku artean dudan informazioaren arabera, eztanda merkatuaren sarrerara Volga-3102 auto batean hurbildu den terrorista suizida batek egin du".
Ipar Osetia Errusiak Ipar Kaukason dituen zazpi errepubliketako bat da, eta azken urteetan atentatu ugari izan dira bertan.
Odoltsuena duela sei urte egin zuten, Beslaneko eskola batean. Orduan, Txetxeniako talde armatu bat barruan sartu eta orotara 334 pertsona hil ziren; horietako 186, umeak.