Mundua -

Jerusalem

Meskiten Lautadan jarritako metal detektagailuak kendu ditu Israelek

Segurtasun indar guztiek egindako eskaerari erantzunez hartu dute erabakia. Horren ordez, gaur egungo teknologia berrietan oinarritutako segurtasun neurriak jartzea eskatu dute.

Meskiten Lautada. Argazkia: EiTB
Meskiten Lautada. Argazkia: EiTB
Israelek metal-detektagailuak kendu ditu Meskiten zabalgunean

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Astearte honetan Meskiten Lautadaren sarreran (Jerusalem) jarritako metal detektagailuak kentzen hasi dira, azken egunotan izandako tentsioaren gorakadaren ostean. Segurtasun Batzordea bart gauean bildu zen, eta protestekin amaitzeko asmoz hartu zuen erabaki hori.

Segurtasun indar guztiek metal detektagailuak kendu eta gaur egungo teknologia berrietan oinarritutako segurtasun neurriak jartzea aholkatu zuten, bisitari guztien segurtasuna berma dadin, Segurtasun Batzordeak bilera amaitu ondoren zabaldutako ohar batean adierazi zuenez.

Tentsioak gora egin du joan den uztailaren 14an Meskiten Lautadan bi polizia israeldar hil zituztenetik. Azken egunotan milaka palestinar elkartu dira segurtasun neurrien kontrako protestetan, eta istilu handiak sortu dira manifestarien eta Israelgo Poliziaren artean. Halaber, lau palestinar eta hiru israeldar hil dira, eta 500 lagun baino gehiago zauritu dira.

Igandean, Israelgo Gobernuak ezusteko beste arazo bati aurre egin behar izan zion, Amman enbaxadako segurtasun arduradun bati Jordaniatik irtetea debekatu ziotenean. Israelek emandako informazio ofizialaren arabera, pertsona horrek gazte jordaniar bat hil zuen.

Dena dela, Netanyahu eta Abdala II.a Erregearen arteko telefono bidezko elkarrizketa baten ostean segurtasun arduraduna aske utzi zuten. Era berean, tentsioa baretzeko metal detektagailuak lehenbailehen kentzeko eskatu zion, Israelgo hedabide batzuen esanetan.

Tentsioak gora egin zuen duela hamaika egun Meskiten Lautadan bi polizia israeldar hil zituztenean. Jarraian, sarreran metal detektagailuak jartzea agindu zuen Israelgo Gobernuak, eta protestak areagotu besterik ez ziren egin.

Meskiten Lautada. Argazkia: EiTB

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak Gaurko azken orduko albistea Israel albisteak Palestina albisteak Hiri Santua azken ordukoa Ekialde Hurbileko albisteak