Mundua -

Santiago

5,4 graduko lurrikara batek Txile astindu du

Sismoak hiriburutik 36 bat kilometrora izan du epizentroa, eta 80 kilometroko sakoneran hipozentroa. Oraindik ez dute ez zaurituen ez kalteen daturik zabaldu.

Lurrikararen epizentroa izan den lekua. Argazkia: USGS
Lurrikararen epizentroa izan den lekua. Argazkia: USGS

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Richter eskalan 5,4 graduko indarra izan duen lurrikara batek Txileko Santiago astindu du gaur, abuztuak 2, bertan 03:15 zirenean.

Sismoak Santiago hiriburutik 36 kilometrora izan du epizentroa, eta 80 kilometroko sakoneran hipozentroa.

Oraindik ez dute jakinarazi hildakorik, zauriturik edo kalterik eragin duen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak Hondamendi naturalak albisteak Albisteak Txileko Santiago albisteak Lurrikarak