Mundua -
Ebakuntza
Nestor Kirchner Buenos Aireseko klinika batean sartu dute
Argentinako presidente ohia ondoezik sentitu zen atzo arratsaldean eta bihotzeko gaitz bat duenez, ebakuntza egin diote.
Erredakzioa
Nestor Kirchner agintari ohi argentinarra Buenos Aireseko klinika batean sartu zuten atzo gauean, bihotzeko gaitz batengatik, bere gertukoek jakinarazi dutenez.
Emaztea, Cristina Fernandez Argentinako presidentea berarekin izan da. Iturri beren arabera, arteria koronario bat konpontzeko ebakuntza egin diote.
2003 eta 2007 urteen artean presidente izandakoa ondoezik sentitu zen atzo arratsaldean. Klinika batera eraman zuten azterketa medikoa egiteko, eta ebakuntza egitea erabaki zuten.
Kirchner otsailaren 7an ere klinika berean sartu zuten eskuineko arteria karotika buxatuta zuelako, eta astebete eman zuen bertan.
Gaur igande goizean (arratsaldean Euskadin), Kirchnerren osasun egoeraren inguruko parte medikoa ezagutzera emango dute.