Mundua -

Erreferenduma

Turkiak baietza eman dio Konstituzioaren erreformari

Konstituzioaren 26 artikuluren zuzenketa-proposamenak onartu dira; garrantzitsuenak Armada, Justizia eta sindikatuei lotuta daude. Gainera, Ararteko bat izango dute historian lehen aldiz.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Recep Tayyip Erdogan Turkiako lehen ministroak Konstituzioa aldatzeko erreferedumean baiezkoa nagusitu dela iragarri du. Behin betiko emaitzak ez dira oraindik kaleratu, baina azken datuen arabera, hautesleen %60k aldeko botoa eman dute.

Erdoganek emaitza "historikoa" dela adierazi du. Datu horiei esker, 1980ko kolpe militarra izan eta gero idatzitako Konstituzioan hainbat aldaketa egingo dira. Garrantzitsuenak, eta polemikoenak, Armada, Justizia, Arartekoa eta sindikatuekin lotuta daude.

Armadak, adibidez, boterea galduko du, eta botere zibilaren menpe geratuko da. Gainera, 1980ko kolpe militarrean parte hartu zutenek inmunitatea galdu eta giza eskubideak urratzeagatik epaitzeko aukera izango da.

Justiziari dagokionez, Parlamentuakk eta Errepublikako Presidenteak Gorteetako kideak aukeratzerakoan duten zeregina indartu egiten da.

&' || 'nbsp;Ararteko bat izango dute, lehen aldiz. Parlamentuak aukeratuko du lau urtean behin.

Horretaz aparte, turkiarrak sindikatu batean baino gehiagotan afiliatzeko aukera izango dute eta grebarako eskubidea zabalagoa izango da.

Europar Batasunak begi onez ikusten ditu aldaketa horiek guztiak, izan ere, demokraziaren bidean Turkiak aurrera egitea erraztuko dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea