Mundua -
Iruzkina
Turkia: europarragoa, islamiarragoa
Bruselan eta Ankaran, Konstituzioaren erreforma Europar Batasunean sartzeko urrats gisa hartu da.
Jesus Torquemada
Turkiarrek baietza eman diote militarrek duela ia 30 urte egindako Konstituzioaren erreforma sakonari. Gainera, espero zutena baino babes handiagoarekin egin dute, % 58arekin, hain zuzen ere.
Horrek esan nahi du Gobernuak, erreforma proposatzen zuenak, herritarren artean onespen zabala duela.
Onartutako aldaketen ondorioz, esaterako, Estatu kolpea eman zuten militarrak epaitzeko aukera ekarriko du. Dena dela, berrikuntza handia izango da orain arte militarrak ukiezinak ziren herrialde batentzat. Aldaketa nagusiak, baina, aparatu judizialari eragingo dio.
Erreforma onartuta, Gobernuak eta Parlamentuak epaile gehiago izendatzeko eta Auzitegi Gorena euren alde jartzeko aukera izango dute. Beste herrialde batzuetan, Gobernuak Gorena kontrolatzeko saiakerek atzerriko kritikak jasoko lituzke; baina Turkiaren kasuan, Europako Batzordeak ongietorria eman dio Kontituzioaren aldaketa honi.
Bruselan zein Ankaran, erreforma hau Europar Batasunean sartzeko urrats gisa hartu da. Hori bai, sarrera hori, Turkiaren eskuetatik urruntzen ari da pixkanaka. Turkiarrak Europar Batasunak eskatutako guztia egiten ari dira, baina ezingo dira sartu bazkide guztien onespenik gabe, eta herrialde batzuk, Frantzia eta Alemania kasu, Turkia, Europar Batasunean sartzearen aurka agertu dira.