Mundua -

Krisia hasi zenetik

Giza Eskubideak urratzea egotzi dio NBEk Maduroren Gobernuari

Manifestarien aurka torturak, atxiloketa arbitrarioak eta gehiegizko indarra erabiltzea leporatu die Venezuelako agintariei.

venezuela

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zeid Raad al Husein Giza Eskubideetarako Nazio Batuen Goi Komisarioak Giza Eskubideak urratzea egotzi die Nicolas Maduroren Gobernuko "agintari gorenei". Krisialdi politikoa hasi zenetik, besteak beste, manifestarien aurka torturak, atxiloketa arbitrarioak eta gehiegizko indarra erabiltzea leporatu die.

"Erregistratu ditugun Giza Eskubideen urraketen erantzukizuna Gobernuaren agintari gorenei dagokie", esan du Al Huseinek zabaldutako ohar baten bidez. NBEk Venezuelaren egoeraren gaineko ikerketa egin du, ekainaren 6tik uztailaren 31ra, biktimei, lekukoei, kazetariei, medikuei, abokatuei eta Fiskaltzari elkarrizketak egin eta herriaren abokatuari bidalitako informazioa aztertuta.

NBEren arabera, uztailaren 31ra bitartean 124 heriotza zenbatu dira Maduroren aurkako manifestazioetan, eta segurtasun indarrek 46 heriotzaren erantzukizuna dute eta Gobernuaren aldeko talde armatuek, kolektibo izenez ezagutzen direnek, 27rena.

Gainera, apirilaren 1etik aurrera, 5.051 pertsona atxilotu dituzte modu arbitrarioan, eta "mila baino gehiago atxilotuta daude oraindik". Kasu askotan, Goi Komisarioaren hitzetan, tratu txarrak eman omen dizkiete, eta, kasuren batean, baita torturak ere.

"Herrialdeko tentsioa konpontzeko bidean lan egiteko deia egiten diet aldeei, indarkeriari uko egin eta elkarrizketa politikoari heltzeko", esan du Al Huseinek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak NBE argazkiak Gaurko azken orduko albistea Venezuela bideoak Nicolás Maduro Eskubide unibertsalak