Mundua -
Bilera Egipton
Urtebete Israelen eta Palestinaren arteko 'oinarrizko gaiak' adosteko
Bestalde, Israel eta Palestinako agintariek bakerako elkarrizketak "erabat isilpekoak" izatea adostu dute.
Erredakzioa
Israel eta Palestinako agintariek bakerako elkarrizketak "erabat isilpekoak" izatea adostu dute, eta "oinarrizko gaiak" urtebeteko epean ebasteko konpromesua hartu dute.
Ameriketako Estatu Batuen (AEB) estatuko idazkaria, Hillary Clinton, buru izan da Sharm el Sheij Egiptoko herri turistikoan ospatu den Palestina eta Israelen arteko negoziazioen bigarren txandan. Helburu nagusia, hasi eta egun pare batetan elkarrizketak ez gelditzea da.
Bi aldeetako ordezkariek egindako adierazpenak ikusita, ez dirudi elkarrizketa horietako oztopo nagusietako bat (Israelek Zisjordanian koloniak eraikitzea) gainditzeko konpromisorik lortuko dutenik.
Israelgo lehen ministroak, Benjamin Netanyahuk, Zisjordaniaren lurralde okupatuan eraikitzen jarraitzeko konpromiso bat bilatu du; bakearen negoziazioetan palestinarren erretiratzea eragingo ez dituen konpromiso bat.
Baina palestinarren esanetan, Israelek orain dela hamar hilabete asentamenduen eraikinean aipatutako luzamendua hurrengo 30an atzeratzen ez badu, elkarrizketak utziko ditu.
Palestinarrei laguntzeko, Estatuko idazkariak, Hillary Clintonek, bart Egipton esan zuenez, AEBk “luzamendua atzeratzea beharrezkoa dela uste du, beste alternatiba argia da: ez da negoziaziorik egongo, ez da segurtasunik egongo, ez da Estaturik (palestinarra) egongo”.
Israel eta Palestinaren arteko bakea lortzeko elkarrizketen bigarren txanda gaur ospatu da Sharm el Sheijen, Clintonten eta Egiptoko presidentearen, Hosni Mubaraken, gainbegiratzearekin, eta Jerusalenen jarraituko dute bihar.
Israelgo komunikabideek azpimarratzen dutenez, asentamenduen eraikuntzaren inguruan bi aldeen aldetik sortutako desadostasunek “ezegonkortasun giroa” eragin dute. Horrek ospakizun eta adierazpen falta azaltzen die komunikabideei, ez hilabete hasieran Washingtonen egin zen lehenengo txandan bezala.