Mundua -

Ezbeharra

Gutxienez 36 pertsona hil dira Egipton izandako tren istripu batean

Tren batek beste baten aurka talka egin du Alexandrian, Egiptoko kostaldean.

Tren istripua Egipton
Tren istripua Egipton
Bi trenen arteko talkak 36 hildako eta 123 zauritu utzi ditu Alexandrian

0:48

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 36 pertsona hil dira eta 123 zauritu Alexandrian (Egiptoko kostaldea) izandako tren istripu batean, iturri ofizialek jakinarazi dutenez.

Ezbeharra Abis herriko geltokitik gertu jazo da. Bertan, Kairo-Alexandria bidea egiten ari zen tren batek talka egin du Port Said-Alexandria lineako trenarekin.

Horren ondorioz, lehen treneko lokomotora eta bi bagoi irauli egin dira.

Nabil Sadiq herrialdeko fiskal nagusiak ikerketa abiatu du, istripua zerk eragin duen argitzeko.

Gaurko tren istripua Egipton 2012tik izandako larriena da. Orduan, 51 pertsona hil ziren, gehienak umeak, eskola autobus batek eta tren batek talka eginda.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak Gaurko azken orduko albistea Egipto gaur Tren istripuak azken ordukoa Ekialde Hurbileko albisteak