Mundua -
Paris
Eiffel Dorrea hustu dute bonba mehatxu faltsu baten ondorioz
Monumentua kudeatzen duen elkarteak dei anonimo bat jaso du eta Poliziari abisua eman dio. Lehergailuak bilatzeko pertsonal espezializatua bidali dute zonara.
Erredakzioa
Bonba mehatxu faltsu batengatik Eiffel Dorrea eta inguruak hustu behar izan dituzte gaur. Lehergailu bat ezarri dutela ohartarazi du dei anonimo batek, Poliziako iturriek jakitera eman dutenez.
Oroitarria 19:00etan patxadaz hustu dute segurtasun indarrek. Era berean, inguruan diren Marteko lorategiak hustu behar izan dituzte.
Monumentua kudeatzen duen elkarteak dei anonimo bat jaso du 18:20an eta Poliziari abisua eman dio. Lehergailuak bilatzeko pertsonal espezializatua eta zakurrak bidali dituzte zonara berehala.
2.000 lagun
Poliziaren arabera, 2.000 lagun ziren tokian alerta jaso denean. Eiffel Dorrea hiriko tokirik bisitatuena da, izan ere, munduan turista gehien jasotzen dituen lekuetariko bat da.
Frantziako Poliziak aintzat hartu du mehatxua, izan ere, duela hiru egun 2001eko irailaren 11ko atentatuen bederatzigarren urteurrena izan zen AEBetan, eta 3.000 lagun hil ziren orduan.