Mundua -

Afrika

300 pertsona baino gehiago hil eta 600 zauritu Sierra Leonan uholdeengatik

Hildakoen artean, dozenaka ume daude. Aurreikusita dago biktimen kopuruak gora egitea, erreskate-lanak egin ahala.

Uholdeak Sierra Leonan. EFE
Uholdeak Sierra Leonan. EFE
Uholdeak Sierra Leonan. EFE

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 300 pertsona hil eta beste 600 zauritu dira gaur, astelehenean, Sierra Leonan izan diren euriteen ondorioz, Eferi Gurutze Gorriak baieztatu dionez.

Hildakoan artean dozenaka ume daudela jakinarazi du erakundeak. Egoera "oso kezkagarria" dela azaldu dute ordezkariek, hildako eta zauritu gehiago espero dituztela aipatzeaz gain.

Bestalde, Gurutze Gorriaren Nazioarteko Federazioaren esanetan, kaltetuak mila baino gehiago utzi ditu ezbeharrak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Afrikako berriak Gaurko titularrak Albisteak Uholdeak Lurrikaretan hildakoak