Mundua -
Erasoa hasi baino lehen
Kim Jong-unek 'zertxobait gehiago' begiratuko ditu Estatu Batuak
Ipar Koreako buruak egoera ‘une larrira’ eramaten egotea leporatu die Estatu Batuei, “tresneria estrategiko nuklear ikaragarria" sartzean penintsula inguruan.
Agentziak | Erredakzioa
Kim Jong-un Ipar Koreako buruak Guamgo irlaren ingurua misilekin bonbardatzeko planak aztertu ditu, eta AEBen jokaera ?zertxobait gehiago? begiratzea erabaki du, erasoa hasi baino lehen.
Ipar Koreako Armadaren Indar Estrategikoen ikuskapen batean eman diote Kimi planari buruzko informazioa. Koreako penintsulako egoera ?une larrira? eramaten egotea leporatu die AEBei.
Washingtonek ?ezpata lepoan jarri du? Piongiangekiko konfrontazio politikarekin, eta ?tentsioak baretzeko eta gatazka militar arriskutsua ekiditeko Koreako penintsulan beharrezkoa da AEBek erabaki egokia hartzea eta ekintzekin erakustea?, adierazi du Kimek.
Ipar Koreako buruak Piongiang probokatzea leporatu dio Washingtoni, ?tresneria estrategiko nuklear ikaragarria? sartzean penintsula inguruan. ?Berehala? probokazioak uztera eta aldebakarreko eskaerak gelditzera premiatu du herrialdea.
Ikuskapenean, Kimek uneren batean jarduteko tropen prestaketa goraipatu du, baina haren azken hitzen arabera, Guameko bonbardaketa ez da berehalakoa izango, Washingoten "portaera tontoa eta inozoa zertxobait gehiago begiratu? nahi duelako.
AEBak "prest", edozein mehatxuri erantzuteko
Bestalde, Donald Trump AEBko presidenteak, Shinzo Abe Japoniako lehen ministroarekin izandako telefono dei batean, esan du, AEBak ?prest? daudela Ipar Korearen edozein mehatxuri erantzuteko, herrialdearen aurkakoa ala haren aliatuen aurkakoa (Hego Korea eta Japonia) izan, Etxe Zuriak ohar batean jakitera eman duenez.
Bi agintariek adierazi dutenez, Ipar Koreari dagokionez, lehentasun nagusia ahal den guztia egitea da Kim Jong-unen erregimenak misilak jaurtitzea ekiditeko.