Mundua -

Analisia

Ijitoak Europan: irainak eta hanka sartzeak

Batasuneko 27 kideek gaur egingo duten bilera berezian, hizketagai izango dute Frantziak ijitoen kanporatzea iragarri ondoren sortu den polemika. Hauxe Jesus Torkemadaren hausnarketa.

Jesús Torquemada

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europako Erakundeek bizi duten krisiaren baitan egingo dute gaur billera berezia batasun eroparreko 27 agintariek. Giroa erabat nahastu du gainera frantziak ijito errumaniarrak kanporatzeko hartu duen erabakiak.

Harrigarria da polemika sortu dutenei nola berotu zaien AHOA. Luxenburgeko Justizia komisarioaren adierazpenak zuzenak ziren berez, baina ez-egokiak esateko erari dagokionez.

Lekuz kanpo dago Frantzia orain egiten ari dena naziek ijitoekin egin zutenarekin alderatzea. Frantzian oso gaizki hartu dute hori eta Redingek zuzendu egin behar izan ditu adierazpen horiek. Ondoren Sarkozyk hanka sartu du. Bere alderdiko senatoreekin egindako bileran esan baitu Redingek Luxenburgera eraman ditzakeela ijito guztiak.

Hanka sartzea izan da Sarkozyrena, Reding-ek ez baitu hitzegiten luxenbugeko herritar bat bezala, baizik eta batasuneko kide bezala

Polemika honetan, europako beste agintari batzuk ere hartu dute parte,adibidez Silvio Berluskonik. Berluskonik hain zuzen duela bi urte ijitoen kanpamenduak desegin zituen , eta ijitoen errolda bat osatu zuen. Sarkoziry baino merkeago irten zitzaion; orduan ere iskanbila izan zen , baina alderik ez orain gertatu denarekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea