Mundua -
Ostiral honetan
Lagun bat hil da Alemanian, sastatuta, borroka baten ondorioz
Oraingoz, ez dago zantzurik pentsatzeko ekitaldi terrorista denik.
Agentziak | Erredakzioa
Lagun bat hil da ostiralean Wuppertal hirian (Alemaniako mendebalean), ihes eginda dagoen gizon batek sastatua. Herrialdeko segurtasun-indarrak haren bila dabiltza, toki-komunikabideek jakitera eman dutenez.
Wuppertaleko Poliziako bozeramaile batek azaldu duenez, gertakaria eguerdia baino geroxeago gertatu da; hainbat lagunek parte hartu dute borroka batean, tren-geltoki nagusitik gertu. Beste lagun bat zaurituta dago.
Oraindik informazio handirik ez dagoenez, gertatu denaz edo murgilduta dauden lagunez, Poliziak indar berezien laguntza eskatu du; Wuppertaleko erdigunean daude horiek lanean.
Bozeramaileak esan duenez, ez dago aztarnarik, oraingoz, pentsatzeko ekitaldi terrorista denik.