Mundua -
Karadiyanaru herrian
60 hildako eta 40 zauritu leherketa baten ondorioz Sri Lankan
Lehergaiz beteta zihoan kamioi batek eztanda egin du polizia-etxe baten parean. Lehergaiak harrobi batera eraman behar zituzten, lehenengo informazioaren arabera. .
Erredakzioa
Gutxienez 60 pertsona hil dira eta beste 40 zauritu lehergaiz betetako kamioi batek eztanda eginda polizia-etxe baten ondoan Karadiyanaru herrian, Sri Lanka ekitaldean, Armadako iturrien arabera.
"60 pertsona hil dira polizia-etxe barruan. Gehienak poliziak dira", Ubaya Medawela jeneral eta Armadaren bozeramaileak zabaldu duenez. Nazioaren Segurtasunerako Baliabideen Zentroaren esanetan, biktimen artean bi atzerritar daude, baina oraindik ez dago argi zein den horien jatorria.
Lehergaiak harrobi batera zeramatzaten, lehenengo informazioen arabera.