Mundua -

Lehen urteurrena

Italiak iazko lurrikararen biktimak oroitu ditu

Besteak beste, Amatrice, Arquata del Tronto eta Accumoli herriek lurrikaran hil ziren 299 pertsonak gogorarazi dituzte.

Hainbat pertsonek hartu dute parte Amatriceko lurrikararen lehen urteurreneko bijilian. EFE
Amatrice
Ia 300 lagun hil zituen lurrikara gogoratzen du gaur Italiako Amatricek

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Italia erdiguneko herriek, besteak beste, Amatricek, Arquata del Trontok eta Accumolik iazko lurrikararen ondorioz hil ziren 299 pertsonak oroitu dituzte, ostegun honetako goizaldean.

Amatriceko herritarrek prozesio isil bat egin dute kandelekin herriaren kanpoaldean, oraindik obra-hondakinekin beteta dagoen zentro historikora gerturatu nahi izan gabe. Amatrice izan zen lurrikarak gehien kaltetu zuen gunea.

Sergio Pirozzi herriko alkateak azaldu duenez, azken txintxorra kendu arte ez da gune gorrian sartuko, eta, horregatik, herritarrek ere erabaki bera hartu dute goizaldean.

Bi orduz Amatricen hil ziren 249 pertsonen izenak eta zenbait oroitzapen irakurri dituzte.

Richter eskalan 6 gradu harrapatu dituen lurrikara 03:36an (01:36 GMT) izan zen, eta prozesioa ordu horretan Don Minozzi parkera iritsi denean, 249 kanpai hots entzun dira, biktimak gogoratzeko.

Biktimen oroimenez, marmol zuriko monumentu bat jarri dute herriko sarreran; alkateak inauguratu zuen bart.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Eguneko albisteak Albisteak Italiako albisteak Lurrikarak Hondamendi naturalen biktimak