Mundua -
Legegintzarako hauteskundeak
Muturreko eskuina itzuli egin da Suediako Parlamentura
Gobernuan dagoen zentro-eskuineko aliantzak irabazi ditu hauteskundeak, baina gehiengo osoa galdu du.
Erredakzioa
Eskuin xenofoboak botoen % 5,7 eskuratu ditu igande honetan Suediako Parlamenturako hauteskundeetan. Horrenbestez, muturreko eskuina itzuli egingo da herrialde horretako Ganberara, 20 urte igaro ondoren.
Gobernuan dagoen zentro-eskuineko aliantzak irabazi ditu hauteskundeak, botoen %49,2 lortuta, baina gehiengo osoa galdu du, eta hortaz, muturreko eskuina Exekutiboa osatzeko giltza izaten saiatuko da.
Dena dela, zentro-eskuineko aliantzak eta ezkerrak entzungor egingo diote, eta Frederik Reinfeld lehen ministro kontserbadoreak gutxiengoan gobernatuko du, seguru asko.
Azken urteetan Europan muturreko eskuina asko hazi bada ere, orain arte Suedia joera horretatik kanpo izan da. Xenofoboak 1991-1994 aldian izan ziren azkenekoz Parlamentuan.
Norvegian, muturreko eskuina bigarren alderdi bozkatuena da, baina zentro-ezkerrak garaipena eskuratu zuen azken hauteskundeetan, eta haren boterea murriztu egin zen.
Danimarkan, Alderdi Popularrak babes txikiagoa dauka (% 14), baina 2001etik eragin handia izan du, eta hauteskundeetan immigrazioa gaien artean nagusitzea lortu du.