Mundua -
Adierazpen polemikoak
'Ume trafikoak gora, homosexualek adopzioa legezkoa den herrietan'
Italiako Familia arduradunak egin ditu adierazpenak. Bere ustez, adopzioa legala den herrietan "umeetan trafikoa hazi egiten da".
Erredakzioa
Carlo Goivanardi Italiako Familia Politikako Estatu Idazkariaren ustez, bikote homosexualentzat adopzioa legala den herrietan "umeen trafikoa hazi egiten da".
Klaus David Italiako kazetariaren web orrian argitaratutako elkarrizketa batean, Goivanardik esan du AEBen edota Brasilen "umeen salerosketak" hazkunde "izugarria" izan dela.
"Gobernu honek ez du hori onartuko, eta egoera hori salatu nahi dut hemendik", gaineratu du.
Giovanardiren iritziz, "ume bati sexu bereko bi aita inposatzea indarkeria sikolojikoa ezartzea da". Bere ustez, zenbait familia heterosexualetan indarkeria existitu, "horrek ez du esan nahi familia normal batetan indarkeria edo tratu txarrak egongo direnik".