Mundua -

Iruzkina

Zer da Tobin tasa?

Finantza-transakzioei ezartzeko zerga mota bat da, eta Zapaterok eta Sarkozyk proposatu dute orain, NBEren aurrean.

Jesus Torquemada

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

James Tobin AEBeta ekonomialari bat izan zen. Orain zortzi urte hil zen.

1981ean, Ekonomiaren Nobel saria jaso zuen. Hamarkada bat lehenago, 1971n, Nixon presidenteak dolarra urre bihurtzeko sistema deuseztu zuenean, dibisen arteko trukea gauzatu ahal izateko, tipoa zehaztu behar zen eta horretarako sistema berri bat jarri behar izan zuten martxan.

Tobin Keynesen eskolako ekonomista zen, eta moneta-sistemaren egonkortasuna arautzeko modu bat proposatu zuen: txanpon trukaketa bakoitzari tasa bat ezartzea, hala, espekulazioa saihesteko. Tasa horrek txikia izan behar zuen, % 0,1ekoa gehienez jota, inbertsioa ez geldiarazteko.

Ondoren, ordea, Tobinek bere ideiarekiko gogo-bizia galdu zuen, baina, globalizazioaren kontrako hainbat taldek berreskuratu eta moldatu egin dute; tasa hori soilik dibisen trukaketentzat izan ordez, nazioarteko diru-transakzio guztientzat izan dadila proposatu dute.

Haiek defendatzen dutenez, jasoko litzatekeen dirutzak Milurtekoaren goi-bileran zehaztutako helburuak betetzen lagunduko luke.

Orduz geroztik, tasa honen inguruko eztabaidak bizi-bizi dirau. Orain, Zapaterok eta Sarkozyk mahaigaineratu Nazio Batuen Erakundeko Batzar Orokorraren aurrean. Arazoa, ordea zera da; G-20 taldeak jada ezetz esan zuela, eta Europar Batasunak ere ez duela onartu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea