Mundua -

Chiapas

Mexikoko lurrikarak 260 erreplika baino gehiago sortu ditu

Konkretuki, sismografoek 266 erreplika antzeman dituzte, horien artean 13k Richter eskalan 5eko indarra gainditu dute. Erreplika handienak 6,1eko indarra izan du.

Eskola baten horma, Guatemala eta Mexiko arteko mugan. Argazkia: EFE
Eskola baten horma, Guatemala eta Mexiko arteko mugan. Argazkia: EFE
Eskola baten horma, Guatemala eta Mexiko arteko mugan. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Osteguneko azken orduan (ostiral goizaldea Euskal Herrian), Chiapaseko kostaldean, Richter eskalan 8,2ko indarra izan zuen lurrikara gertatu zenetik, lurrak 260 aldiz baino gehiago dar-dar egin du Mexikoko kostaldearen hegoaldean, Sismologia Zerbitzu Nazionalak baieztatu duenez.

Konkretuki, sismografoek 266 erreplika antzeman dituzte 10:15 arte (bertako ordutegia), horien artean 13k Richter eskalan 5eko indarra gainditu dute. Erreplika handienak 6,1eko indarra izan du, Twitter sare sozialean zabaldutako txostenaren arabera.

Ostegun gauean gertatutako lurrikara ?azken 100 urteetako? okerrena izan dela ziurtatu du Enrique Peña Nieto Mexikoko presidenteak. Datozen 24 orduetan ?erreplika indartsua? gerta daitekeela ohartarazi du agintariak. Erreplikak 7ko indarra gainditu dezakeela erantsi du Peña Nietok.

MEXIKO LURRIKARA

Juchitaneko Udala lurrikararen ostean (Oaxaca, Mexiko). Argazkia: EFE

Plaka tektoniko baten barne haustura

Osteguneko lurrikara plaka tektoniko baten hausturaren ondorioz gertatu zela azaldu dute Sismologia Zerbitzu Nazionaleko adituek. Ez dira ohikoak eta bi plaken arteko urratuak sorturiko lurrikarak baino arriskutsuagoak dira.

Vala Hjorleifsdottir Islandiako adituaren ahotan, orokorrean plaka baten hausturak sortutako lurrikarak arriskutsuagoak dira, besteak beste, ?frekuentzia altuagoak dituztelako, gizakia eta eraikinak ahulagoak dira horien aurrean?. Zorionez, lurrikara gehienak bi plaken arteko urratuek sortzen dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Mexiko argazkiak Eguneko albisteak 2024ko seismoak