Mundua -

Petrolio sail batean

Ontzi batean hiru frantses bahitu dituzte, Nigerian

Bourbon ontzien konpainiak adierazi duenez, erasoan ez da zauriturik izan. "Bourbon Alexandre" eraso duten ontzia petrolio-ontzien ontzi laguntzailea da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hiru frantses bahitu dituzte Nigeriako uretako petrolio sail batean zegoen ontzi bat eraso ostean, Bourbon itsasontzi enpresak adierazi duenaren arabera.

"Oraingoz, inork ez du erasoa aldarrikatu", jakinarazi du konpainiak eta bahiketa asteazkeneko goizaldean, Addax petrolio sail nigeriarrean, izan dela zehaztu du.

Bahitzaileak txalupa azkar batzuetan gerturatu dira itsasontzira eta erasoaren unean, 16 langile zeuden ontzian.

Bourbonek zehaztu duenez, erasoan ez da zauriturik izan. "Bourbon Alexandre" eraso duten ontziaren izena eta petrolio-ontzien ontzi laguntzailea da.

Enpresaren "krisi taldea" egoera denbora errealean aztertzeko bildu da eta "bahitutakoak lehenbailehen eta segurtasun baldintzekin askatzeko" lanean ari dira, Bourbonek gaineratu duenaren arabera. Horrez gain, "agintari frantsesekin eta nigeriarrekin elkarlanean ari da", konpainiaren esanetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea