Mundua -

Milurtekoaren Helburuak

AEBen garapenerako laguntza politika berri bat iragarri du Obamak

Laguntza planifikatzeko "era aldatuko dute AEBek", dependentzia iraunarazi beharrean "garapen jasangarria" ahalbidetzeko, Obamaren hitzetan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Garapenerako laguntza politika berri bat iragarri du gaur Barack Obama AEBetako presidenteak. Horrela, aurrerantzean laguntzak nori eman aukeratuko dute AEBek, ekonomia azaleratu berriak izateko aukerak dituzten herrialdeak hautatuz.

Milurtekoaren Garapen Helburuen Goi-bileran emandako hitzaldian, laguntza planifikatzeko "era aldatuko dute AEBek", dependentzia iraunarazi beharrean "garapen jasangarria" ahalbidetzeko, adierazi du Obamak. Dependentzia "zikloa hautsi behar" dela esan du AEBetako agintariak.

Estatu pobreenak laguntzarik gabe utziko dituztela ez du esan nahi politika berriak, Obamaren ahotan. "AEBek laguntzen liderra izaten jarraituko dute XXI. mendean", adierazi du.

El Salvadorreko azpiegituretan egin beharreko inbertsioa jarri du adibide gisa presidenteak. Bushen administrazioak jarri zuen martxan egitasmoa, demokrazian sakontzen zuten herrialdeak garatzen laguntzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea