Mundua -

Krisia Venezuelan

Venezuelako Gobernuak eta oposizioak elkarrizketei ekingo diete berriro

Dominikar Errepublikan bilduko dira gaur negoziazioei berriro ekiteko, Danilo Medina presidente dominikarraren eta Jose Luis Rodriguez Zapateroren babespean.

Venezuelako bandera. Argazkia: EFE.
Venezuelako bandera. Argazkia: EFE.
Venezuelako bandera. Argazkia: EFE.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Asteazken honetan bilduko dira Nikolas Maduroren Gobernuaren eta Venezuelako oposizioaren ordezkariak Dominikar Errepublikan, Jorge Arreaza Venezuelako Atzerri ministroak Jean-Yves Le Drian Frantziako Atzerri ministroari jakinarazi dionez. Danilo Medina presidente dominikarraren eta Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako presidente ohiaren babespean egingo da bilera.

"Asko pozten nau Dominikar Errepublikan elkarrizketei berriro ekingo dietela jakiteak", esan du Le Drianek prentsa-agiri batean. Ildo horretan, elkarrizketek “herrian bertan bizi duten egoeran eragin zuzena izatea” espero duela esan du Frantziako diplomaziaren buruak.

Le Drianek jakinarazi duenez, Frantzia zein EB "begirale" izango dira; izan ere, "elkarrizketa da irtenbide bakarra" eta "Venezuelako herritarrak dira krisiaren biktima nagusiak". Joan den astean Venezuelako oposizioaren talde bati harrera egin ostean, Parisek esan du Maduroren Gobernuaren aurkako zigorren bat ezartzeko aukera ez duela baztertzen.

Le Drianek astelehenean Arreazari jakinarazi zionez, "Venezuelak bizi duen egoera politiko, ekonomiko eta humanitarioagatik arduratuta" dago, eta "elkarrizketak berriro abiatzeko asmoa" duela erakusteko "pauso zehatzak" ematea eskatu dio Nicolas Maduroren Gobernuari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak Gaurko azken ordukoa Venezuela albisteak Nicolás Maduro Dominikar Errepublika