Mundua -

Iruzkina

Garai txarrak FARCentzat

Latinoamerikako gerrila zaharrena (46 urte ditu) bere une txarrenean dago.

Jesus Torquemada

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

FARCek indar handia zuen duela 10-20 urte. Gobernuarentzat mehatxu larria izatera heldu zen. Eremu zabalak kontrolatzen zituen eta gizartean nolabaiteko babesa zuen. Piskanaka, ordea, onarpena galdu du.

Zibil asko hil ditu bonbekin egindako atentatuetan eta beraiei babesa ematen ez zieten herrixketan egindako erasoetan. Jende asko bahitu dute giza legezkoak ez ziren baldintzetan edukita.

Egun narkotrafikoa da euren finantziazio-iturri nagusia. Zentzurik gabeko indarkeria guzti honek , sektore batzutan ,euren aldeko onarpena galtzea ekarri du.

Duela 12 urte, Andres Pastrana presidenteak negoziazio mahai bat osatzea erabaki zuen, baina FARCek asko eskatzen zuen: Euskal Herria baino handiagoa den lur eremua kontrolpean izatea .

Alvaro Uribe izan zen hurrengo presidentea, negoziazioak ez zuela balio ondorioztatu zuen, eta beraz, gerrillarekin bukatzeko, indar militarra erabiltzea erabaki zuen.

Juan Manuel Santos gaur egungo presidentea Defentsa ministro izan zen Alvaro Uriberen garaian, eta beraz, ez da harritzekoa bide beretik jarraitzea.

“Mono Jojoi” hil ondoren, FARCen burua ''Alfonso Cano'' da. Bera da orain Armadaren helburu nagusia.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea