Mundua -

Tentsioaren gorakada

Ipar Koreari ezarritako zigorrak aplikatzea adostu dute Moonek eta Trumpek

Bi agintariek zigor ekonomiko gehiago jartzeko atea zabalik utzi dute, eta Piongiangek jarreraz aldatu dezan "praktikan presio gehiago" egitea eskatu dute.

Kim Jong-un, misil balistiko bat jaurti zuten unean. Argazkia: EFE
Kim Jong-un, misil balistiko bat jaurti zuten unean. Argazkia: EFE
Kim Jong-un, misil balistiko bat jaurti zuten unean. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ipar Koreak azkenaldian egindako proba nuklearren eta balistikoen aurrean NBEren Segurtasun Kontseiluak ezarritako zigor guztiak "goitik behera" aplikatzea adostu dute Moon Jae-in Hego Koreako presidenteak eta Donald Trump AEBko presidenteak. Hala, Kim Jong-unek jaurtitako misil balistikoekin egindako "probokazioak etetea" nahi dute.

Aurrerantzean, Piongiangek proba balistikoak egiten jarraituko balu, zigor ekonomiko gehiago jartzeko atea zabalik utzi dute, "jarrera hori izanda presio ekonomikoa handitu eta diplomatikoki gero eta bakartuago egongo dela ohartu dadin". Seulgo iturri ofizialen arabera, bide horretatik jarraituz gero, "kolapsora" eramango du herrialdea.

Ipar Koreak joan den ostiralean Japoniako lurraldearen gainetik jaurtitako misil balistikoaren ostean izan dute elkarrizketa Moonek eta Trumpek. Japoniako Hokkaido uharte gainetik igaro ostean Ozeano Bareko uretan jausi zen.

Bi agintariek Ipar Korearen aurka "presio gehiago" egitea eskatu dute, eta aste honetan NBEren Segurtasun Kontseiluak ezarritako zigor guztiak goitik behera aplikatuko dituztela ziurtatu dute.

Halaber, Hego Koreak segurtasuna bermatzeko gaur egun dituen baliabideak indartzeko garrantziaz ohartarazi du herrialde horretako agintariak, eta AEBko tropen babesa dutela nabarmendu du.

Beste alde batetik, Trumpek "babes osoa" adierazi dio Hego Koreari, eta bi herrialde horien arteko aliantza "gehiago sendotzeko" behar duen laguntza eta babes guztia ematen jarraituko diola gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ameriketako Estatu Batuak argazkiak Gaurko azken orduko albistea Donald Trump Hego Korea Ipar Korea Albisteak