Mundua -
Alemania
12 hildako eta 15 zauritu autobus poloniar baten istripuan
Autobusak 47 bidaiari zeramatzan eta babeserako zutabe bat jo du auto bat saihesten saiatu ondoren.
Erredakzioa
Gutxienez 12 pertsona hil dira eta beste 15ek larritasun maila ezberdineko zauriak izan dituzte, Espainiatik bueltan zetorren autobus poloniar baten istripuaren ondorioz. Ezbeharra Berlin hiriko kanpoaldean gertatu da, Poliziak jakitera eman duenez.
Autobusean 47 pertsona zihoazen, gehienak poloniar gazteak. Ibilgailuak zubi baten zutabearen kontra talka egin du, A113 autobidean, Alemania eta Poloniako mugara zihoanean auto bat saihesten saiatu ondoren.
Poliziaren bozeramaile baten arabera, zauritutako zazpi egoera kritikoan daude eta beste sei, berriz, oso larri.
Istripua autobuseko gidariak autobidea utzi eta A10 bidea hartzera zihoan auto bat saihesten saiatu eta ibilgailuaren kontrola galdu duenean gertatu da. Horren ondorioz, babeserako zutabe baten kontra egin du.
Istripua gertaturako lekuan trafikoa eten egin dute osasun zerbitzuak zaurituak suspertzen ari ziren bitartean. Horietariko batzuk egoera kritikoan zeuden.