Mundua -

Iruzkina

Mahmud Abbasek amore eman du berriz

Palestinako presidenteak alde egin beharko luke negoziazioetatik, baina ez du egin, ez baita ausartzen.

Jesus Torquemada

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mahmud Abbasek, Palestinako presidenteak, arazo bat dauka. Berez, negoziazio mahaitik altxa beharko luke oraintxe, gaur bertan, Israelgo lehen ministroak, Benjamin Netanyahuk, Zisjordanian kolonia judu berriak eraikitzea onartzen bazuen, horixe hitz-eman baitzuen. Baina, ez da ausartzen, azken mahai-kolpea emateraa, jakin badakielako negoziazio hauek (Estatu Batuetako presidenteak, Barak Obamak, babestutako hauek) bide onetik joanda, Estatu palestinar bat lortzeko azken aukera direla.

Netanyahuk ere beste arazo bat dauka. Hamar hilabetez indarrean izan den etena luzatzen bazuen, bere Gobernua deuseztu zitekeen; hain zuzen, kolonoak ordezkatuta zeuden koalizio-gobernua. Beraz, dagoeneko eraikitzen hasitako kolonietan lanean hastea agindu du, baina ez du iragarri asentamentu berriak eraikitzeko asmorik.

Bitartean, Obama bake-prozesuak aurrera ateratzeko ahalegina egiten ari da.

Baina, azkenean, kontu honetan guztian, beste behin ere palestinarrak dira galtzen irtengo direnak. Israeldarrek koloniak eraikitzen jarraitzen badute, hau da, palestinarrei lurra kentzen jarraitzen badute, pasatzen den egun bakoitzeko gero eta zailagoa izango da bizirauteko nahikoa lur izango duen Estatu palestinar bat sortzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea