Mundua -

Balantzea

324ra igo da jada Mexikoko lurrikararen ondorioz hildakoen kopurua

Gainera, asteburuan 6,1 graduko indarra hartu duen sismo batek irailaren 7ko lurrikaran kaltetu ziren hainbat zubi eta eraikin erorarazi ditu.

Erreskate taldeak, Mexiko Hirian. Argazkia: EFE
Erreskate taldeak, Mexiko Hirian. Argazkia: EFE

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

324 dira dagoeneko aurreko asteko asteartean Mexiko erdigunea eta hegoaldea astindu zuen 7,1 graduko lurrikararen ondorioz hildakoak, azken balantze ofizialaren arabera.

Luis Felipe Puente Babes Zibileko koordinatzaile nagusiak Twitter bidez baieztatu du hildakoen kopuruak gora egin duela.

Puenteren esanetan, gutxienez 186 pertsona hil dira Mexiko Hirian, 45 Morelosen, 45 Pueblan, 13 Mexiko estatuan, 6 Guerreron eta 1 Oaxacan.

Aurreko astekoa, irailaren 20koa, egun gutxitan izan zen bigarren lurrikara handia izan zen. Irailaren 9an, 8,2 graduko sismo batek ehun hildako baino gehiago utzi zituen Oaxacan, Chiapasen eta Tabascon. Duela 32 urte, egun berean, lurrikara handi bat izan zen Mexikon, eta milaka hildako eragin zituen.

Asteburuan, 6,1 graduko indarra hartu duen beste sismo bat izan da, eta irailaren 7ko lurrikaran kaltetu ziren hainbat zubi eta eraikin erorarazi ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak Mexiko Gaurko azken ordukoa 2024ko seismoak