Mundua -

ozeano barean

5,5 graduko lurrikara izan da Mexikon, Chiapas aurrean

Sismoa 21 km-ko sakoneran eta Pijijiapan udalerritik 172 km-ra erregistratu dute. Oraindik ez dute zehaztu kalterik edo biktimarik eragin duen.

Argazkia: SSN Mexico
Argazkia: SSN Mexico

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Richter eskalan 5,5 graduko indarra hartu duen lurrikara batek dardara eragin du berriz Mexiko kostaldeko hego-mendebaldea, gaur, ostirala, 04:00etan GMT (06:00etan Euskadin).

Sismoak Pijijiapanetik (Chiapas estatuan) 172 km-ra izan du epizentroa eta 21 km ingurura, hipozentroa.

Agintariek ez dute oraindik argitu kalterik edo biktimarik eragin duen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak Mexiko argazkiak Hondamendi naturalak Gaurko azken orduko albistea Lurrikarak