Mundua -
Lurrikara
344 dira jada Mexikoko lurrikararen ondorioz hildakoak
Soilik Mexiko Hirian 205 pertsona hil dira.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Irailaren 19an Mexiko astindu zuen 7,1 graduko lurrikararen ondorioz hildakoen kopurua 344ra igo da, agintariek baieztatu dutenez.
Hain zuzn ere, 205 pertsona Mexiko Hirian hil dira; 74, Morelosen; 45, Pueblan; 13, Mexiko Estatuan; sei, Guerreron; eta bat, Oaxacan.
Gainera, mila etxebizitza inguru guztiz suntsituta daude, eta beste 7.000tan kalte partzialak daude.
Enrique Peña Nieto presidentearen esanetan, kalteak 1.600 milioi eurokoak dira. Horrenbestez, laguntza eskatu die enpresaburuei eta herritarrei berreraikitze lanak abiatu ahal izateko.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea