Mundua -
Ipar Korea
Kim Jong-ilen seme eta oinordekoaren lehen argazki ofiziala, argitara
Aste honetan botere militarrak eta politikoak jaso ditu eta dinastia komunistaren buruzagitzaren oinordeko izateko aukera nabarmenak ditu.
Erredakzioa
KCNA albiste-agentzia ofizialak jakinarazi du irailaren 29an atera zutela argazkia, Langileen Alderdiak aparteko bilera egin eta egun batera. Kim Jong-unek botere politiko eta militarrak jaso zituen batzar horretan.
Argazkian, 27 edo 28 urte dituen Kim Jong-un lehenengo lerroan dago eserita, bere aitaren eskuinera bigarrena, jarrera serio eta zuzenarekin.
Kim Jong-un ustez bere gaztarokoak ziren argazkietan baina gizenago agertzen da. Bere atzean, Ipar Koreako alderdi bakarreko buruzagi eta ordezkariak, 1966tik alderdiak egin zuen lehenengo bileraren ostean.
Astelehenean, KCNA agentzia ofizialak lehenengo aldiz aipatu zuen Kim Jong-ilen semea, lau izarreko jeneral izendatu zutela esateko.
Kim Jong-unen izena argitaratu eta izendapen militarrak eta politikoak jaso ondoren, aitaren oinordeko izateko hautagai nagusi bilakatu da Ipar Korearen erregimen komunistari jarraipena emate aldera.