Mundua -
Mexiko
Talde armatu batek 22 turista mexikar bahitu ditu Acapulcon
Bahitzaileak kamioneta zuri batean zihoazen. Momentuz, ez dago bahiketaren zergatien eta bahitzaileen nortasunaren berririk.
Erredakzioa
Guerreroko Estatuko Justizia Prokuradoretza Orokorrak Moreliatik (Michoacán) zetozen 22 turisten bahiketa konfirmatu du. Gertaera Mexikoko hego-ekialdeko Acapulco hiri turistikoan izan da.
Turistak kamioneta zuri baten zihoazen pertsona armadunek bahitu dituzte. Bahitutakoekin zihoan pertsona bat erasoaren lekuko izan da, El Universal egunkari mexikarraren arabera.
Justizia Prokuradoretzak jakitera eman duenez, bahiketaren inguruko guztiak argitzeko beharrezko ikerketak abian jarri dituzte.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea