Mundua -

Terrorismo islamiarra

AEBek Europara ez joatea gomendatu dute, atentatu arrisku handiagatik

Mendebaldeko inteligentzia zerbitzu batzuen ustez, Al Kaidak Europako herritarrak bahitu eta hiltzeko asmoa dauka, batez ere Erresuma Batuan, Alemanian eta Frantzian.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

AEBetako Estatu Departamentuak Europara bidaiatzeko asmoa dutenei ohartarazi egin ditu, Europan atentatu bat egoteko arriskuak gora egin duela eta leku publikoetan adi egoteko gomendioa egiten die.

Mendebaldeko inteligentzia agentziek Al Kaedaren ustezko konplota atzematearen ondorioz hartu dute erabakia AEBetan. Ustezko konplot horren arabera, Al Kaidak Erresuna Batua, Alemania eta Frantziako hirietan "atentatu terroristak" egiteko asmoa dauka.

Europako hedabideek aurreko egunetan aipatutakoaren arabera, terroristek mendebaldeko herritarrak bahitu eta hiltzeko asmoa dute, Indiako Bombay hiriko bi hoteletan egindako erasoen antzera.

Londresek Washingtonekin bat egin eta arrisku maila igo du

Erresuma Batuko gobernuak AEBek hartutako erabakiarekin bat egin du eta eraso terroristen arrisku maila ertainetik goi-mailara igo du.

Theresa May Barne ministroaren hitzetan, "mehatxu maila altua da; horrek atentatu bat egoteko aukera handiak daudela esan nahi du".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea