Mundua -

Iruzkina

Kezka Ipar Irlandan

Asteleheneko atentatuak areagotu egin du egonezina, izan ere, agerian uzten du errepublikanoen talde disidenteek kanpaina abiatu dutela bake prozesua gelditzen saiatzeko.

Jesus Torquemada

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Derryn astelehen gauean izan zen atentatuak kezka areagotu du Ipar Irlandan. Lehergailuak ez zuen zauriturik utzi, baina argi utzi zuen talde disidente errepublikanoek bake prozesua hausteko kanpaina hasi dutela. Benetako IRA da susmagarri nagusia. IRAtik zatikatu zen eta 1998ko Ostiral Santuko bake-akordioa onartzen ez duen taldea da.

Aurten, orain arte, hamar lehergailuk egin dute eztanda eta beste hainbeste indargabetzea lortu dute. Orain arte, polizien autoen eta polizia etxeen aurka egin dituzte erasoak, bian orain merkatal guneen aurkakoak ere hasi dira.

Astelehenekoa banku baten kontrako erasoa izan zen eta horrek, Benetako IRAk duela hilabete iragarritako bankuen aurkako kanpaina hasi duela adieraz dezake. Disidenteek, euren aldetik, Irlandako batasuna bake prozesutik lehen bezain urrun dagoela baieztatzen dute eta gobernu autonomoan Sinn Feinen eskuhartzeak Ipar Irlandak Britania Handiarekiko lotura legitimatzeko bakarrik balio duela.

Sinn Feineko buruzagiek, IRAren korronte nagusiarekin lotutako alderdiak, haserre erantzun dute. Alderdiko bigarrenak, Martin McGuinnessek, Benetako IRAko kideei "gatazkaren yonkiak" deitu die.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea