Mundua -

Ustelkeria

133 polizia eta funtzionario atxilotu ditu FBIk Puerto Ricon

89 polizia eta 44 funtzionarioak droga-trafikoagatik atxilotu dituztela azaldu du Puerto Ricoko FBIren buruzagiak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

133 polizia eta funtzionario publiko atxilotu ditu gaur Ikerketa Bulego Federalak (FBI) Puerto Ricon, poliziaren ustelkeriaren kontra inoiz egindako operaziorik handienean. Atxiloketak droga-trafikoagatik egin dituzte.

89 polizia eta 44 funtzionarioak droga-trafikoagatik atxilotu dituztela azaldu du Luis Fraticelli Puerto Ricoko FBIren buruzagiak. Poliziaren ustelkeriaren eta droga-trafikoaren aurka erakundeak inoiz egindako operaziorik handiena dela erantsi du Fraticellik.

Ikerketa 2008ko uztailetik 2010eko irailera arte luzatu dela azpimarratu du Fraticellik.

''Guardiaren etxetxoa'' operazioan FBIko mila agentek parte hartu dute.

Droga-trafikatzaileei babesa ematen zioten akusatuek, eta horren truke 500-4.500 dolarreko ordainketak jasotzen zituzten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea