Mundua -

VENEZUELA

Batzar Konstituziogileak udal hauteskundeak egingo ditu abenduan Venezuelan

Gainera, hitzordu hori baliatuta, Zulia estatuan eskualdeko hauteskundeak egitea aztertzen ari da.

Nicolas Maduro eta Tibisay Lucena. Artxiboko argazkia: EFE
Nicolas Maduro eta Tibisay Lucena. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Venezuelako Batzar Konstituziogileak abenduan udal hauteskundeak egitea erabaki du. Gainera, hitzordu hori baliatuta, Zulia estatuan eskualdeko hauteskundeak egitea aztertzen ari da.

2017ko hauteskunde prozesua abendurako "deitzea eta antolatzea" eta erabakia Gaceta Oficial Venezuelako Gobernuaren egunkari ofizialean argitaratzea agindu du Batzar Konstituziogileak.

Horrez gain, dekretua Tibisay Lucena Hauteskunde Batzordeko presidenteari jakinaraztea erabaki du, eskari hori jasotakoan beharrezko eginbideak bidera ditzan.

Udal hauteskundeak 2017ko bigarren seihilekoan egingo zirela iragarri zuen iaz, urte amaieran, Hauteskunde Batzordeak, legeari jarraituz. Hala ere, oraindik ez dituzte jakitera eman hauteskunde horien inguruko xehetasun guztiak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak Eguneko albisteak Venezuela bideoak