Mundua -
Irak
Estatu Islamikoko 75 kide hil dituzte Irakeko Armadaren operazioetan
Operazioek Gobernuko indarrei 33 herri eta eskualde berreskuratzea ahalbidetu diete, Armadaren arabera.
Agentziak | Erredakzioa
Estatu Islamikoko 75 kide hil dituzte azken bi egunotan Irakeko Armadaren operazioetan, eta Gobernuko indarrei 33 herri eta eskualde berreskuratzea ahalbidetu diete, Armadaren arabera.
“75 miliziano hil eta bederatzi bonba-auto suntsitu dira”, jakinarazi du Armadak. Gainera, 300 lehergailu baino gehiago, hiru aginte-zentro eta lehergailuak fabrikatzeko lau tailer suntsitu dituzte.
“Aske utzitako eskualdeak Al Hasa, Al Hasako ur fabrikak, Al Shirwaniya, Al Tazaliya, Al Zala, Al Awani eta Leheiba, Al Nazwa y Al Saadiya herriak dira, 56 kilometroko zerrendan", gaineratu du.
Irakeko indarrek “Ajbabeko tren geltokia eta herria miatu dituzte, Yib iparraldea, tren geltokiko mantentze tailerra, Ekazeko gas fabrika eta Al Masaree eskualdea, 199 kilometroko zerrendan”, azaldu du. Beste zenbait eskualde indar militarretatik aske utzi dituzte, Hiri Mobilizazio Unitateen babesarekin, txiiten indar paramilitarrekin.