Mundua -

Iruzkina

Frantziako ijitoak berriro

Poliziak ijitoen legez kanpoko fitxategi bat duela zabaldu da orain. Datuen babeserako legeak debekatu egiten du etnian edo erlijioan oinarritutako fitxategiak osatzea.

Jesus Torquemada

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Frantziako ijitoen gaia berriro albiste, orain salatu dute Frantziako Poliziak ijitoen inguruan legez kanpoko eta sekretuko fitxategi bat duela. Sekretua, publikoki ez delako hitz egin horri buruz. Legez kanpokoa, Datuen babeserako Frantziako legediak debekatu egiten duelako pertsonen etniaren edo erlijioaren inguruan fitxategiak egitea.

Frantzian dauden ijitoen elkarteek egin dute salaketa. Sarkozy presidenteak uste zuen gai hori ia ahaztuta zegoela, baina berriro arazo bilakatu da beretzat. Gobernuak esan du fitxategia egon badagoela, baina 2007an itxi zutela hain zuzen ere legedira egokitzeko. Azalpen bera eman zuen Gobernuak duela aste batzuk, baina kasu hartan poliziei, orduan legez kanpoko kanpamenduak, ijitoenak bereziki, desegitea eskatzen zien. "Zirkular hura akatsa izan zen eta dagoeneko erretiratuta dago", esan zuen Gobernuak.

Europako Batzordeak azalpena onartu eta ez zuen espedienterik zabaldu arraza diskriminaziogatik, oso larria izango zen hori. Pertsonek aske ibiltzeko duten eskubidea ez errespetatzeagatik zabaldu zioten espedientea. Azken salaketa hauek ez dute Parisen sinesgarritasuna erraztuko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea