Mundua -
Olatz Simon, korrespontsala
Nobel institutuak bere independentzia aldarrikatu du
Txinako disidente guztiei babesa eskaini die akademiak gaurko sariarekin.
EITB
Liu Xiaobo kartzelan dago. Hamaika urteko kartzela zigorra ezarri zioten iaz, subersio karguak leporatuta. Liuk 54 urte ditu, eta Tiananmengo plazako protestetan parte hartu zuen 1989an. Kartzelara eraman zuen epaiak, hala ere, Txinako Alderdi Komunistaren kontrako artikulu kritikoak idaztea eta Txinako hainbat intelektual eta irakaslek sinatu zuten 08 gutuna izeneko dokumentuaren sorreran parte hartzea leporatu zioten. Gutun horretan, Txinan zegoen erreforma demokratiko sakonen beharra&' || 'nbsp; azpimarratu zuten, bai Liuk baita herrialde osoko izen garrantzitsuek ere.
Bakearen Nobel sarirako hautagai izan da azken urteetan, eta horrek eragin ditu, hain zuzen, Txinako agintarien artean polemika eta ezegon handia. Norvegiako Nobel institutuaren zuzendariak berak, Geir Lundestadek, aitortu du Txinako agintarien partetik presioak jaso dituztela, saria Liuri edo Hu Jia edo hautagai diren Gao Zhiseng aktibistei ez emateko.
Lundestaden esanetan, Txinako agintariekin izandako kontaktuetan argi utzi zuten Beijingeko ordezkariek saria Liuri ematekotan ondorioak egongo liratekeela Txina eta Norvegiaren arteko harremanetan. Horiek pribatuan egin diren kontaktuetan, baina publikoki ere agertu du Txinako Gobernuak Liuren nominazioaren kontrako jarrera.
Atzerri ministerioko bozeramaileen esanetan, oso erabaki txarra litzateke subersiboa izatearren kartzelan dagoen pertsona bati horren garrantzitsua den sari bat ematea.
Gaurko erabakiarekin, Nobel institutuak aurre egin dio Txinako Gobernuaren presioari, bere independentzia aldarrikatuta. Txinako disidente guztiei babesa eskaini die akademiak gaurko sariarekin.