Mundua -

Meatzarien erreskatea Txilen

Zulatzailea harrapatutako meatzariengandik metro gutxira dago

Aurreikuspenen arabera, mailu zulatzailea arratsaldean iritsiko da 33 meatzariak dauden lekura. 63 egun daramatzate 700 metroko sakoneran harrapatuta.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mailu zulatzailea meatzari txiletarrak harrapatuta dauden lekutik metro gutxira dago eta, gauean lanari ekin ostean, putzuaren azken zatia arratsaldean zehar zulatzea espero dute. Hori da, hain zuzen, iturri ofizialek jakitera eman dutena.

"Azken metroak guztien artean zailenak dira eta horregatik arreta handiz ibili beharra dago", esan du Laurence Golborne Meatzaritza ministroak.

Harrapatuta dauden eta lehergaien erabileran adituak diren meatzari batzuk leherketa txiki bat egiteko aukera aztertzen ari dira teknikariek. Helburua, inbutu itxura duen zulo bat egin eta mailu zulatzailea trabatuta ez geratzea da, izan ere, putzua ez da erebat bertikala, zeharkakoa baizik.

Behin amaituta, meatzariak kanpora aterako dituen bidearen hormak metalezko hodiak erabiliz indartu egingo dituzte, hasierako ehun metroak behintzat. Ondorioz, kasurik onenean, erreskatea hurrengo asteartean hasi liteke.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea