Mundua -

Libano

Libanoko lehen ministroak dimititu egin du, bera hilko duten beldurrez

"Nire bizitzarekin amaitzeko konspirazioa atzeman dut", esan du Saad Haririk.

Saad Hariri Libanoko lehen ministroa. Argazkia: EFE
Saad Hariri Libanoko lehen ministroa. Argazkia: EFE
Saad Hariri Libanoko lehen ministroa. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Saad Hariri Libanoko lehen ministroak dimisioa aurkeztu du larunbat honetan herrialdean dagoen indarkeriazko egoera politikoagatik. Horren erantzukizuna Irani eta Hezbola alderdi xiitari egotzi die Haririk, eta bere bizitzaren beldur dela azpimarratu du.

"Nire aita hil zuteneko egoera politiko bera nabaritzen dut orain Libanon", esan du Haririk telebista bidez eskainitako hitzaldi batean. Horren aita, Rafik Hariri, atentatu batean hil zuten 2005ean. "Nire bizitzarekin amaitzeko konspirazioa atzeman dut", adierazi du Haririk.

Egoeraren erantzukizuna Irani eta Hezbola alderdi xiitari egotzi die Haririk. "Horien esku-sartzeak arazo larriak eragin dizkigu gure auzokide arabiarrekin, eta armen indarraren errealitatea ezarri dute", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Gaurko azken orduko albistea Zer gertatzen ari da Ekialde Hurbilean? Azken ordukoa Libanon