Mundua -

Afganistan

Baliteke AEBetako soldaduek bahitua hil izana, Cameronen hitzetan

Linda Norgroveren heriotzari buruzko zehaztasunak eman ditu Britainia Handiko lehen ministroak, lehen informazioek bahitzaileek hil zutela esan eta gero.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Baliteke AEBetako soldaduek jaurtitako granada batek Linda Norgrove Britainia Handiko boluntarioa hil izana, David Cameron Britainia Handiko lehen ministroak gaur esan duenez. Norgrove iragan irailean bahitu zuten Afganistanen eta AEBetako soldaduak erreskatatzen saiatu ziren.

Downing Streeteko egoitza ofizialean emandako prentsaurrekoan, Norgroveren heriotzari buruzko zehaztasunak eman ditu Britainia Handiko lehen ministroak, lehen informazioek bahitzaileek hil zutela esan eta gero.

36 urteko Norgrove iragan ostiralean, Afganistanen, nola hil zen argitzeko AEBek eta Britainia Handiak ikerketa bat martxan jarri dutela azaldu du lehen ministroak.

Lehen komunikatua

Britainia Handiko Atzerri Ministerioak zabaldutako lehen komunikatuan, irailaren 26an bahitutako boluntarioa bahitzaileek zartarazitako bonba batek hil zuela esan zuten agintariek. Bahitzaile batek gerrikoan zeraman lehergailu bat zartarazi zuen, AEBetako soldaduak Norgrove erreskatatzen saiatzen ari zirenean, lehen informazio horien arabera.

Cameronen esanetan, inguruabar guztiak aztertu ostean hartu zuten erabakia, eta William hague Atzerri ministroari galdetu eta gero.

Boluntarioaren senideekin hitz egin du gobernuburuak gaur. Egoera "oso deitoragarria" dela adierazi du Cameronek, eta "akats bat izatea posible" dela erantsi du. Gertatutakoa argitzeko "ahal duen guztia" egingo duela agindu du lehen ministroak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea