Mundua -

SIRIA

Siriako indarrek Albukamal hiriaren kontrola hartu dute

Irakeko milizia xiiten laguntzari esker, Estatu Islamikoak Sirian zuen gotorleku handienean sartu dira.

Estatu Islamikoa Sirian. Argazkia: EiTB
Estatu Islamikoa Sirian. Argazkia: EiTB
Siriako indarrak ISISen gotorleku den Albukamal hirian sartu dira

1:01

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Siriako segurtasun indarrek ISISen gotorleku zen Albukamal hiriaren kontrola hartu dute (Deir al Zur probintzia, Irakeko mugatik gertu), Irakeko milizia xiiten laguntzarekin, SANA albiste agentziak zabaldu duen Armadaren oharraren arabera.

Bachar al Asaden aldeko armada goizeko lehen orduan sartu da hirian. Albukamal hiria jihadistek Sirian zuten gotorleku handiena zen, Irakeko mugatik gertu dago eta hiri horretatik barrena baliabide militarrak bidaltzen zituzten jihadistek Irakera.

"Albukamalen askapenak garrantzia handia du ISISen proiektuaren erorketa irudikatzen duelako eskualdean", azpimarratu du Siriako Armadako buruak ohar batean.

Gaineratu duenez, Albukamal hiriaren kontrola hartzea aurrerapen estrategiko handia da, "Siria osoan dauden talde terrorista guztiekin amaitzeko".

Bestalde, Siriako Giza Eskubideen Behatokiaren esanetan, Herri Jendetza milizia irakiarrak hiria inguratu du eta Siriako indarrek bitartean hiriaren kontrako erasoa hasi dute.

Dena den, oraingoz ez dute hildakoen berri eman.

Pasa den ostiralean, Irakeko segurtasun indarrek Al Qaim eskualdearen kontrola hartu zuten, Albukamal hiritik gertu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Gerra Siria Estatu islamiarra berriak Eguneko albisteak Zer ari da gertatzen Sirian?