Mundua -

Kolonbia

Erizain ikasle batek jaioberri bat kolpeka hil du 'erratuta'

Bere senarrak amorantearekin izandako haurra zelakoan hil du. Umetxoaren gurasoek ez zuten erasotzailea ezagutzen.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Erizain ikasle batek haurtxo jaioberri bat hil du bere senarrak amorantearekin izandako alaba zela pentsatuta. Gertaera La Mujer Klinikan jazo da, Santa Martan (Kolonbia).

Aurreko asteazkenean (hilak 13) haurtxoa mundura etorri eta bi ordura erizain ikaslea jaioberrien gelan sartu zen, beste erizain bati umea besoetatik kendu eta ihesari ekin zion.

Ospitaleko atarira heltzean, umea lurraren kontra bota eta kolpeka hasi zaio hil arte.

Inguruan zeuden lekukoak, gertatzen ari zena ikusita, erasotzailea jipoitzen saiatu ziren. Emakumea laguntza-zentro batera joan zen korrika, babes bila, eta handik Poliziak lagunduta atera behar izan zuen bere burua.

Ez zuten erasotzailea ezagutzen

Harvey Ternera hil duten jaioberriaren aitak ziurtatu du ez zutela erasotzailea ezagutzen. Amak ez daki oraindik bere alaba hilda dagoela, ebakuntzaren ondoren ezustekorik ezin baitu izan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea