Mundua -

Iruzkina

Merkelek immigrazioari buruzko eztabaida plazaratu du berriro

Alemanian immigrante musulman gehiegi daudela eta bertako gizartean integratzeko ezer gutxi egin dutela diotenekin bat egin dute demokristauek.

Jesus Torquemada

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Angela Merkel Alemaniako kantzilerrak Europan gertatzen ari dena ikasia du dagoeneko. Musulmanen aurkako alderdiak Europar Batasuneko hamaika herrialdetako parlamentutan sartu dira azken urteotan, oro har, eskuineko alderdi tradizionalei botoak kenduz.

Sarkozyk ez du berean gauza bera gertatzerik nahi eta horrexegatik hasi zuen ijitoen aurkako kanpaina. Orain, Merkelek etorkin musulmanen aurkako kanpaina hasi du. Bere alderdiak, alderdi demokristauak, Merkelek balore alemaniarrak ongi defendatzen ez dituela dio. Kantzilerra, bere aldetik, akusazio horietatik babestu da eta Alemaniako alderdi ultraeskuindar baten balizko agerpenari aurrea hartzen saiatu da.

Lau milioi alemaniar musulmanak dira, hau da, biztanleriaren % 5, gehienak turkiarrak eta kurduak. Gero eta gehiago dira, Alemania nazio kristau modura arriskuan aurkitzen dela irizten dutenak. Merkelen mezua honakoa da: musulman etorkin gehiegi daudela uste dutenekin bat egiten dutela orain demokristauek eta etorkin horiek alemaniarren artean gizarteratzeko ahaleginik ez dutela egin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea