Mundua -
Erasoa Txetxenian
Sei lagun hil dira Txetxeniako Parlamentuan izandako tiroketan
Hildakoak erasoan parte hartu duten hiru ekintzaile, bi polizia eta Parlamentuko langile bat dira.
Erredakzioa
Sei pertsona hil dira Txetxeniako Parlamentuaren aurka izandako erasoan, bertako polizia-iturriek jakitera eman dutenez. Hildakoak hiru ekintzaile txetxeniar, bi polizia eta Parlamentuko langile bat dira, Ramzan Kadirov Txetxeniako presidenteak jakitera eman duenez.
Poliziak emandako informazioaren arabera, "diputatuak zihoazen zenbait autorengana hurbildu da terroristak zeramatzan ibilgailu bat. Terroristetako batek gainean zeraman lehergailua zartarazi du eta gainerakoak Parlamentura joan dira".
Gauzak horrela, Parlamentua jendez hustu dute eta polizia-operazio berezi bat abian jarri dute ekintzaileak atxilotzeko.
"Operazio bereziak 15-20 minutuko iraupena izan du. Gerrillariak atxilotzeko eta Parlamentuko dipututauk eta gainerako langileak babesteko helburuarekin burutu da", zehaztu du Kadirov presidenteak.