Mundua -
Bere zerbitzaria hil zuen
Saudi Arabiako printze bat, hilketa erruduna
32 urteko Bandar Abdulaziz hiltzea leporatu diote Saud Abdulaziz bin Nasser al Saud printzeari. Bien artean sexu-harremanak izan zituztela azaldu du epaitegiak.
Erredakzioa
Saud Abdulaziz bin Nasser al Saud Saudi Arabiako printzea erruduntzat jo dute. Bere zerbitzaria otsailaren 15ean, Londreseko Landmark de Marylebone hoteleko gela batean, hil zuela erabaki du epaitegiak.
32 urteko Bandar Abdulaziz hiltzea leporatu zioten 34 urteko Al Saud printzeari. Bien artean sexu-harremanak izan zituztela azaldu du epaitegiak.
Abdulaziz kolpe handiekin eta itota aurkitu zuten Landmark hotelean, iragan otsailean. Al Saudi asteazken honetan ezarriko diote zigorra. Biktima kolpatu izana onartu zuen printzeak, baina hilketa eta berarekin harremanik izatea ukatu zuen.
Azken hiru urteetan zerbitzariak printzearekin bidaiak egin ditu. Zerbitzariaren aita Saudi Arabiako erregearen iloba da, eta ama alaba.
Biktima jipoitzen harrapatu zuten hoteleko kamerek urtarrilaren 25ean eta otsailaren 5ean. Beste jipoi bat jatetxe batean grabatu zuten kamerek, hilketaren bezperan, auzitegiak azaldu duenez.