Mundua -

AEB

Pentagonoak Armadan homosexualen erreklutatzea onartu du

Epaile batek adierazi duenez, homosexualek euren sexu aukera ezagutzera ematen ez duten bitartean, horiek soldadutza egitea onartzen duen politika konstituzioaren aurkakoa da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bere homosexualitatea aitortzen duten pertsona guztiak Estatu Batuetako Armadan erreklutatzea onartzeko argibideak eman ditu Pentagonoak; era horretan, Kaliforniako estatuko epaile federalak agindutakoa betez.

Virginia A. Phillips magistratuak, irailean "don´t ask, don´t tell" (ez galdetu, ez esan) egitasmoa konstituzioaren kontrakoa zela azaldu zuen. Politika hau Biltzarrean hitzartu zuten 1933an, gay eta lesbianek Armadan soldadutza egitea onartzeko konpromiso bezala, euren sexu aukera ezagutzera ematen ez zuten bitartean.

Urriaren 12an epaileak aipatutako politika aplikatzeari berehalako izaerarekin uzteko agindu zion Pentagonoari. Astearte honetan Phillipsek bere erabakia berretsi du, apelazio prozesuen zain egoteko Gobernuaren eskaera baztertuz.

Urriaren 15ean bidalitako posta elektroniko batean Pentagonoak jarraibide berriak eman zizkien erreklutatuei, horiek Armadarako eskatzailearen sexu aukera borondatez jakinarazita agertzen zen onespen eskabideak onartzeko. Era berean, The New York Times egunkariak eta CNN kateak jakinarazi zutenez, pertsonala biltzeko arduradunek "dont ask, don´t tell" politikari buruzko luzamendua apelazioen auzitegiarengatik itzulia izan litekeela erakutsi behar zieten soldadutza egitera aurkeztuko zirenei.

Estatu Batuetako Barack Obama presidenteak lehengo astean ziurtatu zuenez, homosexualen aurkako Armadaren kontratazio-politika bere agindupean deuseztatuko da eta denborarekin egin beharko dela gaineratu zuen Kongresuan adostutako lege baten bidez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea