Mundua -
Analisia
Presoak apurka-apurka askatzen jarraitzen du Raul Castrok
Aste hau txarra izan da Raul Castrorentzat. Obamak esan du Castrok ez dituela urrats nahikoak eman harremanak hobetzeko eta Miguel Angel Moratinosek atzerri ministro izateari utzi dio.
Jesus Torquemada
Kubako Gobernua oso apurka ari da presoak libre uzten. Gobernuak eta Elizak 52ren askatasuna adostu zuten. Azken orduetan 8 izen gehitu dira zerrenda horretara. Atzo jakin genuen beste 5 libre utziko dituztela eta beste 3k gaur bertan bidaiatuko dutela Espainiara.
Baldintza hau, Espainiara bidaiatzearena, Kubako Gobernuak ezartzen du libre utzi ahal izateko. Eta arrazoi honegatik jarraitzen dute kartzelan 13 presok, ez baitute euren herrialdea utzi nahi.
Aste hau txarra izan da Raul Castrorentzat. Asteartean, Obamak esan zuen Castrok ez dituela urrats nahikoak eman Estatu Batuen eta Kubaren arteko harremanak hobetu ahal izateko. Asteazkenean jakin zen&' || 'nbsp; Miguel Angel Moratinosek ez duela atzerri ministro izaten jarraituko.
Moratinosek Europan defendatu du Kubarekiko politika leuna egitea eta bitartekari lanak egin zituen Kubako Gobernuaren eta Elizaren artean. Azken albiste txarra atzo iritsi zitzaion Castrori: Europako Parlamentuak Sarajov saria eman dio gose greba luzea egiteagatik ezaguna den Gillermo Fariñas disidenteari.
Albiste txar asko, baina hala ere, Raul Castrok , apurka-apurka eta zarata handirik atera gabe presoak libre uztearen politikarekin jarraitzea erabaki du.